UZTALDI BIO-K
UZTALDI BIO-K 2015ean jaio zen. Bi nekazari gazte gara, eta bat egitea erabaki dugu Lizarran kokatutako gure ustiategietatik datozen bertako produktu ekologikoak zuzenean ekoitzi, saldu eta banatzeko. Bertan, 4500 m2 negutegi ditugu, 6 Ha zainzuri eta beste 2,5 Ha aire zabaleko barazkietarako.
Landatzen ditugun barazkien artean, hauek nabarmentzen dira:
Ziazerbak, zerbak eta borrajak
Askotariko kruziferoak: azalorea, brokolia, romaneskua.
Tipulak: freskoa, erdilehorra, Ampostakoa
Kuiak (Euskalduna eta Cacahuete) eta kuiatxoak
Tomateak: idi-bihotza, Jack, Madaria
Babarrun berdea eta ilarra
Letxuga, Tuterako kukuluak
Atxikoria, Erremolatxa…
Garapen iraunkorra, tokikoa eta parte-hartzailea sustatzeko lan egiten dugu, agroekologiatik abiatuta, ingurunearekiko eta inguruko komunitatearekiko konpromisotik eta erantzukizunetik abiatuta.
Gure eguneroko bizitzan:
Produktu ekologiko, osasungarri eta jasangarrien kontsumoa sustatzea, biodibertsitatean eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ekoizpenaren bidez.
Etengabeko prestakuntza eta ikaskuntza praktikoa ekoizpen ekologikoaren eta iraunkorraren inguruan: ingurumenaren kontserbazioa, biodinamika, borroka integratua, etab.
Merkaturatze-bide laburrak sustatzea, gertuko harremanak eta konfiantzazkoak sustatuz, merkatu-eredu gizatiarragoa eraikitze aldera.
Nafarroako nekazarien kooperatiban “EKOALDE” parte hartu bertako sarearekin koordinatuta lan egitea.















