Denendako topaketak

2024-ko abuztuak 26

Joan den 2024ko ekainaren 15ean Denendako elkartea eratu zeneko urteurrena izan zen. Ospatzeko, eta bi helburu argi izanda (Giza Ekonomia Eraldatzailearen baloreak sustatu, eta hauek ezagutarazi elkarreratze, aktibitate eta kanpaina dibulgatzaileen bidez), elkartea osatzen duten talde eta enpresa ezberdinekin topaketa bat egin zen Lizarrako Santiago plazan.

Goizean, irrati elkarrizketa laburren bidez protagonista ezberdinak ezagutu ahal izan genituen, eta honekin batera tailer eta jolasak izan ziren. Eguerdian bazkari goxo batetaz disfrutatu zen ESAIN (Estella Ayuda a Inmigrantes) elkartearekin batera, eta bukatzeko, arratsaldean JUM! taldearen kontzertua egon zen Alatz (Cromlech) artistaren kolaborazioarekin batera.

Hemen uzten dizkizuegu topaketaren argazki eta bideo desberdinak.

Elkarteko kideei egindako elkarrizketa guztiak ikus ditzakezue:

Beste Erlazionatutako Albisteak