Lizarraldeko Cuidando-T zaintza kooperatiba berriaren aurkezpena

2024ko Urriaren 19an Lizarrako Kultur Etxean Cudiando-T zaintza kooperatiba berria aurkeztu zuen Denendakok

2025-ko apirilak 1

Lizarraldeko Ekonomia Sozial Eraldatzailean lan egiten duten proiektuen interkooperazioa sustatzeko helburuarekin, 2024ean Denendakok zaintza kooperatiba berri baten sorkuntzan laguntza prozesua hasi zuen. Otsaila-Urria bitartean 6 topaketa heman ziren “Hegoaldetik Koop Fabrika”rekin (adituak gai honetan, eta pertsona migratuekin batera kooperatiba bat sortzean), bidea erakutsi zuen kooperatibaren sorkuntzan bidelagun izanda.

Prozesu oso hau Urriaren 19an Lizarrako Kultur Etxean burutu zen Cuidando-T kooperatiba ofizialki aurkeztean. Bertan Denendako iniziatibaren sustatzaile bezala azaldu zen.

Prozesu eta iniziatibaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu hurrengo bideoa uzten dizugu.

“Mes que cures”, “Diomcoop”, Oscar García Jurado eta “Hegoaldetik Koop Fabrika”-ko aholkularien presentziaz gozatu genuen. Hurrengo bideoan haien lanaren inguruan gehiago ikas dezakezue.