LUR SOINU SISTEMA
Soinu eta argiztapen beharrak dituzten ekitaldietan, bai muntaia, alokairua eta sonorizazio lanak egiteko aukera eskeintzen dituen enpresa da LUR Soinu Sistema. Epe motzera bidean grabazio estudio profesional bat izatea ere espero da bere instalazioetan. Urko, Unai, Urri eta Adrianek osatzen dute.
Nola sortu zen?
2010. urtean hiru lagunek, Iñigo Urrizelki, Unai Lage eta Urko Peral, euren berezko soinu ekipo bat izatearen ideia planteatzen hasi ziren, lizarraldeko kontzertu txikien sonorizazio lanak egiteko helburuarekin. Lehenengo lanak aurrera eramateko beste empresa batzuetan materiala alokatzen hasi ziren, baino soinuaren munduarenganako interes haundi batez motibatuta, bai estudio arloan eta baita zuzeneko arloan ere, inbertsio txiki bat egitea erabaki zuten euren oinarrizko lehen materiala ordaintzeko asmoarekin.
Ibilbidea
Bide hontatik jarraitu zuten, 2013an Lizarrason empresaren soinu eta argiztapen ekipo guztia erosteko inbertsioa egin zuten arte. Honekin batera empresak sendotasuna eta kalitatea irabazi zituen. Urtez urte lanak gora egin du eta gaur egun enpresak 150 muntai eta alokairu baino gehiago egiten ditu urtean zehar. Horren ondorioz, aspaldi “hobby” modura hasitako jarduerak euren egungo lan egonkorra izatera heldu egin da.
Zergatik Denendako?
LUR Soinu Sistema, ekitaldien sonorizazio eta argiztapen lanen inguruan aritzeaz gain, proiektu etiko eta hezitzailea izateko helburua dauka eta honekin batera garapen iraukor eta bidezko baloreen artean haztea. Hau konpromezu sozialaren alde egindako ekintzetan azaleratzen da; kontzertu solidarioetan egindako muntaiak, kultura librea sustatzen duten kontzertuak edo elkarte hezitzaile eta
kulturalentzako abestien grabaketak adibide izan daitezke. LUR-ek Denendakori esker konpromezu sozialaren aldeko bidea argiago markatu du, enpresaren esparru guztien barne antolaketak hobetu ditu eta azkenik iraunkor eta bidezko garapeneruntz aurrera pausuak ematea Denendako bezalako proiektu honek dituen indarren baturak oinarritzat hartuz.












